Ikusi guztiak
MAI
20
0

Zanpatuz ttiki egun arrakastatsua Muliskon

Zanpatuz mendi elkarteak urte osoan jende gehien erakartzen duen irteera antolatu zuen aurreko larunbatean: Zanpatuz Ttiki Eguna.

 Guztira 120 bat lagun elkartu ziren Besabin goizeko 09:30ean, guztiak Mulliskon elkartzeko. Irteerako III. ekitaldia izan zen, eta aurreko bietan Xoxokako eskola zaharrean bukatu zen, euriagatik. Larunbatean lainoak bai, baina euririk ez zuen egin, eta irteera giro onean bukatu ahal izan zuten Mulliskon bertan, haimaiketako oparo batekin (Muazpi eta Adarra harategiek, eta Gaztelo okindegiak emandako produktuei esker).
Talde bat, 5 urtetik gorako haurrena, Onddirantz abiatu zen Besabitik, eta haur txikiagoena Muniskorantz. Muniskora abiatu ziren txikienek altxorraren bila jokoan parte hartu zuten, eta helmugara iritsita, altxorra bilatu zuten. Haur guztiek opari bete poltsa jaso zuten, eskuargia, eta buff edo erloju batekin (Sabadell, Caixa Bank eta Ibaimendi kirolak-en laguntzari esker). Gainera, agertu ziren heldu guztien artean bi maillot zozketatu ziren. Eguerdi aldera, sabela ondo beteta, guztiak Besabira itzuli ziren.

Hurrengo irteerak
Zanpatuz mendi elkarteak prest ditu udako oporraldia baino lehenago antolatuko dituen bi irteerak. Lehenengoa Auñamendi mendira izango da (Anie), ekainaren 10ean, larunbatez. Irteera goizaldeko 5:00ak aldera izanen da Matxo tabernako bus geltokitik, eta itzulera arratsaldeko 19:00ak aldera. Auñamendik 2.507 metro ditu, eta Eraizeko mendatetik joan-etorria 6-7 ordukoa da. 700 metroko desnibela gainditu behar da, eta litekeena da elurra egotea. Mendiko arropa eramatea komeni da, badaezpada ere.
Xabier Ansa gaztea izango da irteerako arduraduna. Izen-emate epea zabalik dago, dagoeneko. Ikasmin akademian, eta Xauxar eta Kantoi tabernetan egin ahal izango da, ekainaren 2a arte. 55 pertsonentzako tokia izango da, eta gehiago apuntatzen badira, itxaron-zerrenda egingo da. Zanpatuz-eko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, 15 euro. Norberak egunerako janaria eta edaria eraman beharko ditu. 
Uztaileko irteera Joxerramon Jauregik antolatuko du. Asteburu osokoa izango da, hilaren 15 eta 16an. Larunbatez, Urnietatik Astun eski estazioraino joango da autobusa. Handik, eta oinez, Ayouseko aterpera eta Bious-Artigues lakura, Midi d'Ossau mendi ikusgarria inguratuz. Pueyo de Jaca herrian hartu da ostatua, eta igandean, La Sarra urtegitik Respumoso aterpera joan-etorria egitea da asmoa, bazkaldu eta etxera bueltatzeko. Auñamendiko irteeraren ondoren irekiko da izen-emate epea.   

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman