Ikusi guztiak
EKA
19
0

Huescako Pirinioetara irteera, uztailaren 15ean eta 16an

Zanpatuz mendi elkarteak lehen sei hilabeteko azken irteera antolatu du uztaila erdialderako. Huescako Pirinioetara izango da, eta bi egunekoa (uztailak 15-16). Joxerramon Jauregi irteerako arduradunak Astun eta Artouste eski estazioen arteko bidea prestatu du larunbaterako, Midi d'Ossau erpin ikusgarria inguratuz. Iganderako, aldiz, Sarra urtegia eta Respomuso aterpe arterainokoa izango da txangoa, itzulikoa Arriel lakuetatik behera.

Pueyo de Jaca herriko aterpean egingo da larunbateko afaria, gaua, gosaria eta bazkaria. Herrira buelta igande iluntzerako espero da. Sei bat orduko buelta izango da bi egunetan, eta bidean jan eta edan beharrekoa norberak eraman beharko du. 2.000 metrotik gora egiten du bideak, arropa egokia eramatea komeni da, beraz. Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, 70 euro. 50 lagunentzako tokia gorde da, zerrenda handiagoa bada itxaron-zerrenda zabalduko da. Xauxar, Kantoi eta Ikasminen eman ahal izango da izena, uztailaren 3a bitarte.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman