Ikusi guztiak
EKA
28
0

Pirinioetarako irteerarako izen ematea astelehenean itxiko dute

Zanpatuz mendi elkarteak Huescako Pirinioetara irteera antolatu du uztailaren 15-16rako.

Astun eta Artouste eski estazioen arteko bidea egingo dute larunbatean, Midi d'Ossau erpin ikusgarria inguratuz. Iganderako, aldiz, Sarra urtegia eta Respomuso aterpe arterainokoa izango da txangoa, Arriel lakuetatik behera itzultzeko. Pueyo de Jaca herriko aterpean egingo da larunbateko afaria, gaua, gosaria eta bazkaria. Herrira buelta igande iluntzerako espero da. Sei bat orduko buelta izango da bi egunetan, eta bidean jan eta edan beharrekoa norberak eraman beharko du. 2.000 metrotik gora egiten du bideak, arropa egokia eramatea komeni da, beraz. Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, 70 euro. 50 lagunentzako tokia gorde da, zerrenda handiagoa bada itxaron-zerrenda zabalduko da. Xauxar, Kantoi eta Ikasminen eman ahal izango da izena, uztailaren 3ra bitarte.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman