Ikusi guztiak
UZT
12
0

Piriniotara mendi irteera, Zanpatuz taldearekin

Astun-Artigues zeharkaldia egingo dute Urnietako mendizaleek larunbatean, eta La Sarra-Respomuso igandean. 33 lagunek eman dute izena Zanpatuz-en uztaileroko asteburuko irteera osatzeko. 

Joxerramon Jauregi da arduraduna, eta taldea Pirinioetako bihotzera eramango du. Larunbatean Astun eski estaziotik abiatuko dira, Ayous aterpetxea igaro eta Bious Artigues-en bukatzeko. Sei ordu inguruko txangoa da, eta bukaeran Midi d'Ossau erpin dotorea inguratzen da (2.885 m.). Busa hartu eta Pueyo de Jaca herrian hartuko dute atseden. Igandean La Sarra urtegiko aparkalekutik hiru orduko ibilbidea egingo dute Respomuso aterperaino (2.200 metro). Bueltako bidea Arrieletako lakuetan barrena egingo da, berriro La Sarrara iristeko. Ondoren, autobusa aterperaino, bazkaria eta Urnietara buelta, iluntzeko 20:00ak aldera. Bigarren eguneko irteera sei ordukoa izango da. 
IRTEERA goizeko seiretan
Larunbatean 06:00etan abiatuko dira Matxoko autobus geltokitik. Izena eman dutenek larunbateko bazkaria eraman beharko dute soinean, baita igandean mendian egin beharreko hamaiketakoa ere. Larunbateko afaria, eta igandeko gosaria eta bazkaria ordainduta daude. Iparra, lainoak eta ostarteak espero dira astebururako. Ordu batzuk 2.000 metrotik gora egingo dituzte mendizaleek txangoak, eta arropa egokia ematea gomendatzen du Zanpatuz elkarteak.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman