Ikusi guztiak
UZT
19
0

Irteera ederra Piriniotara

Hogeita hamabost lagunek osatu zuten Zanpatuz mendi taldeak antolatutako Pirinioetarako irteera. Joxeramon Jauregik gidatuta, bost orduko ibilaldia egin zuten larunbatean, Midi d'Ossau erpin ezaguna inguratuz. 

Larunbatean Respomusoko aterpera igo ziren, eta handik La Sarra urtegira buelta. Bost ordu larunbatean, eta sei paseak igandean, eguraldi bikainarekin. Pueyo de Jacako Vista Quinta Alegre aterpean ere giro ona eduki zuten. 
Zanpatuzek atsedena hartuko du hurrengo hilabeteetan. Sanmielak pasa ostean, urriko hirugarren asteburuan ekitaldi parea burutuko da. Mendi Film festibala Urnietara etorriko da, eta asteburu berean, Zuberoako mendietara irteera antolatuko da, Koldo Tapiaren eskutik.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman