Ikusi guztiak
AZA
03
0

Irteera Nafarroa Beherera

Beste txoko bat ezagutu izanaren sentsazioarekin itzuli ziren Zanpatuzeko kideak, joan zen asteburuan. Euriagatik astebete atzeratu zen irteera, eta pasa den larunbatean eguraldia eguzkitsua izan ez bazen ere, ibiltariak ez ziren busti. 

Nafarroa Behereko Donaixti-Ibarren hasitako bideak Biduze errekaren jaiotzan izan zuen lehen geltokia, 20x15 metroko zabalera duen haitzulo ikusgarrian. Handik Garategorena bordara egin zuten, 800 metro pasatxora, ordurako lainoak inguratuta zeudela.
Koldo Tapia irteerako antolatzaileak taldearen esku utzi zuen Etxekortea gailurrera igotzeko erabakia, lainoak ez baitzuen bertako bista onekin gozatzeko baimenik ematen. Baiezkoa adostu, eta 45 minutuko igoeraren ostean, Arbailleetako gailur horretara iritsi zen taldea. Lepora jaitsi, otordu goxoa egin, eta Napal mendatera jaitsi zen taldea, handik autobusez Urnietara bueltatzeko.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman