Ikusi guztiak
AZA
06
0

Zanpatuz elkartearen bi hitzordu azarorako

Lehena azaroaren 18an izango da, azken bi urtetan ere antolatu dena: mendi bizikleta irteera. Ibilbidea Mikel Bergarak eta Manex Altunak erabakiko dute. Ez da izenik eman behar, nahikoa da herriko plazara azaltzearekin. Azaroko azken asteburuan etorriko da herritik kanpo egingo den azken irteera: Udalatx mendia (1.092 m.). 

Maxi Mansok antolatuko du irteera, azaroaren 26an edo 27an. Asmoa Besaidetik Udalatx gailurrera igotzea da, eta handik Arrasateko Udala auzora jaitsi, han autobusa hartu eta etxera bueltatzeko. Egun osoko irteera izango da, ibilbideak lauzpabost orduko ahalegina eskatzen baitu. Irteera hau aurrera atera dadin, derrigorrezko baldintza bat bete behar da: zorua lehorra egotea, Udalatx mendi harritsua delako, eta zorua hezea badago taldean joateko arriskutsua izan litekeelako, batez ere jaitsieran. Eguraldia bustia bada, atzeratu edota bertan behera utziko da txangoa.
 

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman