Ikusi guztiak
AZA
10
0

Mendi bizikleta irteera azaroaren 18an

Zanpatuz mendi taldeak bi irteera antolatu ditu, azarorako. Azaroaren 18an izango da lehena, larunbatarekin. Mikel Bergara eta Manex Altuna antolatzaileek Andatza aldera bizikletaz joateko ibilbidea prestatu dute, Lasarte-Orian barrena, Andatzatik Urnietara bueltatzeko. 

Guztira 30 kilometro, eta hitzordua herriko plazan egin dute, goizeko 09:30ean. Ez da aldez aurretik izenik eman behar izango, nahikoa da herriko plazara azaltzea. 
Mila metroko desnibela izanen du, eta erritmoa lasaia izango bada ere, antolatzaileek mendiko bizikletan ibiltzeko ohitura duten herritarrei gerturatzeko deia egin diete. Besteak beste, bizikletako aldagailua eta balaztak ondo errebisatzeko gomendioa egin dute antolatzaileek. Janaria eta edaria norberak eramango du, eta eguraldiaren arabera, neguko arropa eramatea ere gomendatzen da. Itzulera eguerdia pasata aurreikusten da.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman