Ikusi guztiak
EKA
28
0

Pirinioetarako irteerarako izen ematea astelehenean itxiko dute

Zanpatuz mendi elkarteak Huescako Pirinioetara irteera antolatu du uztailaren 15-16rako.

EKA
19
0

Huescako Pirinioetara irteera, uztailaren 15ean eta 16an

Zanpatuz mendi elkarteak lehen sei hilabeteko azken irteera antolatu du uztaila erdialderako. Huescako Pirinioetara izango da, eta bi egunekoa (uztailak 15-16). Joxerramon Jauregi irteerako arduradunak Astun eta Artouste eski estazioen arteko bidea prestatu du larunbaterako, Midi d'Ossau erpin ikusgarria inguratuz. Iganderako, aldiz, Sarra urtegia eta Respomuso aterpe arterainokoa izango da txangoa, itzulikoa Arriel lakuetatik behera.

EKA
15
0

Ezkaurrera irteera

Larunbatean Ezkaurre mendira egin zuen txangoa Zanpatuz-ek. 36 lagun elkartu zen denera. 08:00etarako martxan ziren Zurizako mendatetik eta bi ordu eskasetan, gailurra jo. Eguerdiko 12:30erako Zurizara iritsi ziren, eta askok errekako freskuran hartu zuten atseden, giroa beroa baitzen.

EKA
05
0

Aniera ez, Ezkaurrera baizik

Zanpatuz mendi elkartekoak Anien izan dira txangoa prestatzen, eta azken metroetako igoera arrikutsua dela deritzote. Horren ordez, alternatiba gisa Ezkaurrera igotzea erabaki dute.

Irteera, ekainak 10:

EKA
02
0

Aniera irteera ekainaren 10ean

Ostegun honetan bukatuko da Zanpatuz mendi taldeak ekainaren 10erako antolatu duen irteerarako izena emateko epea. Auñamendira izango da txangoa (Anie, 2.507 metro), Belagoatik. 

 

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman