Ikusi guztiak
URT
29
0

Izotza eta elurra urteko lehen irteeran

Urtarrilaren 21 goizean urteko mendi irteerei hasiera eman zieten Zanpatuz mendi elkarteko kideek. Gogotsu daudela dirudi, negua bete-betean dela 49 lagun abiatu baitziren Urnietatik Leitza aldera. Dezenteko izotzarekin topo egin zuten bidean zehar, baita elurrarekin ere Abadegurutzetik Leitzalarreraino. 

URT
17
0

Mendiko eta neguko arropa eramateko aholkua

Hotz handi samarra iragarrita dago astebururako, Zanpatuz mendi taldeak urteko lehen irteera antolatu duenerako. -5Cko tenperatuta espero da, aurreikuspenak betetzen badira. Hotza bai, baina elur handirik ez da espero. Dagoeneko lagun ugarik eman du izena.

URT
13
0

Urnieta-Leitza zeharkaldia urteari hasiera emateko

Datorren urtarrilaren 21ean Zanpatuz mendi elkarteak urteko lehen irteera antolatuko du, Leitza aldera. Sei orduko ibilbidea da, maila ertainekoa eta izena eman nahi duenak urtarrilaren 18a baino lehen egin beharko du Xauxar eta Kantoi tabernetan, edota Ikasmin akademian. 

ABE
02
0

Urteko batzarra abenduaren 16an

Zanpatuz mendi elkarteak urteroko batzarra deitu du datorren abenduaren 16rako, ostirala. Gonbitea herritar guztiei helarazten zaie, Sarobera gertura daitezen. 19:00etatik aurrera kudeaketa taldeko kideek urteko balantzea egingo dute, antolatutako irteerekin halako argazki diaporama bat erakustearekin batera. 

ABE
01
0

Mendi bizikleta irteera

Zanpatuz elkarteak antolatuta, mendi bizikleta irteera burutu zuten joan zen igandean. Arrakastatsua, erabat, 25 lagunetik gora abiatu baitzen herriko plazatik goizeko 09.30ak jota. Leitzarango kanaletara egin zen irteera, 40 kilometro inguru eta 3 orduko irteera denera, eguraldi lehorrarekin. Irteera giro onean egin zen, eta matxura mekaniko larririk gabe.

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman