Ikusi guztiak
MAR
24
0

Hirugarrenean bai

Zanpatuz Mendi Taldeak 30 bat mendi irteera antolatu ditu bi urte eta erdian, gehientsuenak arrakastatsuak. Elurretara antolatutako irteerak, ordea, hirugarren ekitaldia behar izan du arrakastatsua izateko.

MAR
13
0

Berrogeita hamar lagun Luz Ardideneko irteerara

Zanpatuz mendi elkarteak larunbat honetarako antolatu duen egun osorako irteerak arrakasta handia izan du. 48 lagunek eman dute izena eta Zanpatuz taldeko antolatzaileek ohar garrantzitsua helarazi nahi die parte hartzaileei: Irteera orduan 06:00tan denez, partaide guztiak garaiz hurbildu daitezela Matxo taberna ondoko geltokira. Eguraldi ona iragarrita dagoenez, gozatzeko egun horietakoa izango da.

MAR
06
0

Luz Ardidenera joateko izen emateko azken egunak

Zanpatuz mendi elkarteak egun osorako irteera antolatu du datorren martxoaren 18rako. Irteera goizeko 06:00etan izango da Matxo tabernako geltokitik, eta itzulera iluntzeko 20:00ak aldera. Izena emateko epea martxoaren 10ean bukatuko da, eta Xauxar, Ikasmin eta Kantoi tabernan eman ahalko da izena.

 

OTS
16
0

Luz Ardidenera, Zanpatuz taldearen hurrengo irteera

Zanpatuz Mendi elkarteak egun osorako irteera antolatu du martxoaren 18rako, larunbatez. Luz Ardiden eski estazioa aukeratu da urte honetarako, Luz Saint-Sauveur herrian materiala alokatzeko aukera baitago. Alpinoa, snow-a eta erraketak, horiek egin ahal izango diren jarduerak. Irteera goizeko 06.00etan izango da Matxo tabernako geltokitik, eta itzulera iluntzeko 20:00ak aldera.

URT
29
0

Izotza eta elurra urteko lehen irteeran

Urtarrilaren 21 goizean urteko mendi irteerei hasiera eman zieten Zanpatuz mendi elkarteko kideek. Gogotsu daudela dirudi, negua bete-betean dela 49 lagun abiatu baitziren Urnietatik Leitza aldera. Dezenteko izotzarekin topo egin zuten bidean zehar, baita elurrarekin ere Abadegurutzetik Leitzalarreraino. 

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman