Niko Etxart eta Robert Larrandaburu Larraulen

LARRAUL 2018-12-02

Niko Etxart eta Robert Larrandaburuk Larraulgo Kultur Astearen arira, kontzertua eskaini zuten herriko elizan. Gainera, Aitor, Mikel, Mirari eta Xabin musikariek, Abenduaren 1ean Mikel Laboaren 10.urteurrenaren arira kantu bat ere eskaini zioten musikari handiari.  

[Argazkiak] [Bideoa]

“Herri Ostatua, herriarentzat”

LARRAUL 2018-11-09

Iker Urangak 23 urte daramatza ostalaritza munduan eta sukaldaritza tradizionala modernoarekin uztartzea atsegin du. Larraulgo Ostatuaren ardura hartuko du.

‘Lau sasuak’ ikusteko aukera bakarra, eskualdean bertan

LARRAUL 2018-09-20

Irailaren 23an, igandearekin, aparteko musika emanaldia jasoko du Larraulgo elizak. Musika klasikoa eta euskal musika tresnak uztartu egingo dira Lau sasuak emanaldian.

Bertso saioarekin amaituko dira jaiak Larraulen

Larraulgo jaiak 2018 2018-08-05

Abuztuak 5, igandea

  • 12:30 Sagardo Dastaketa.
  • 13:30 Toka txapelketa.
  • 15:00 Paella herrikoia.
  • 18:00 Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Andoni Egaña.

Larraulgo Kultur astea, ekitaldiz blai

LARRAUL 2018-11-26

Larunbatean ekin zioten Kultur asteari, Baños de Ebrora egindako irteerarekin. Igandeko egitarauean, eskoba lehiaketa eta gazteentzako film emanaldia izan zituzten. Gaur ere izango dute zertaz gozaturik. 18:00etan argazki diaprama eskainiko dute gazteek eta 19:30etan hitzaldia izango da, "Zer litzateke Euskal Herria trikitixarik gabe?", Haritz Garmendia eta Josu Arrizabalaga 'Izer' trikitilarien eskutik. Datozen egunetako egitaraua, jarraian:

“Sortzen ari diren ‘Halloween’ festak berriak dira”

LARRAUL 2018-10-24

Antzinako ohitura da urriaren 31n gau beltza ospatzea. Jaime Altuna eta Josu Ozaita antropologoek “Itzalitako kalabazen berpiztea: gau beltzaren ospakizuna Euskal Herrian” liburuan aztertu dute.

Emanaldi berezia, irailaren 23an

LARRAUL 2018-09-05

Zuzeneko musika klasikoaz gozatzeko aukera paregabea izango da Larraulen, irailaren 23an; Vivaldiren lau urtaroak, puntako musikarien eskutik eta euskal musika tresnak uztartuz

Barrikotea eta afaria dute gaur Larraulen

Larraulgo jaiak 2018 2018-08-04

Sagardo barrikotea eta norberak etxetik ekarritako janariarekin osatu dute afaria Urbeltz plazan larrauldarrek jaien hirugarren egunean. Gaugiro bikaina aprobetxatuz, gau polita dute aurretik.

[Argazkiak]

Bideoak
  • Niko Etxart eta Robert Larrandaburu Larraulen

  • Lau sasuak Larraulen

  • Larraulgo Jaiak18 | Bertso Saioa - Jubilazioa