Euskara ikastaroak eskainiko dira Larraulen21

LARRAUL 2017-09-22

Larraulgo Udalak, Tolosako Aitzol euskaltegiarekin elkarlanean, aurreko urteetan bezala Euskara ikastaroak antolatzeko asmoa dauka. Aurten bi maila sortuko dira, bat C1 edo EGA azterketa prestatzeko eta bestea maila ertainekoa:

Kultur ikastaroak Larraulen88

LARRAUL 2017-09-07

Ikasturte berriari begira, ikastaro eskaintza zabala prestatu dute Larraulen, haur zein helduentzat. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko. Jarraian, ikastaroen zerrenda osoa:

Sanbartolome eguna, giro ederrean128

LARRAUL 2017-08-24

Sanbartolome eguna giro ederrean abiatu dute larrauldarrek. Hala nahi zuenak meza entzun ondoren, herritarren artean hamaiketakoa izan da Katillutxulo elkarteko kideen eskutik. Ondoren, Larraul eta Senpereko taldeen arteko bote luze dema:

Argazkiak: Hamaiketakoa / Bote luze erakustaldia

Sanbartolome eguna ostegunean Larraulen132

LARRAUL 2017-08-22

Emakumeen pilota partidak eta frontenis herrikoia izango dira besteak beste Sanbartolome egunan. Arratsaldean eta gauean Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak arituko dira giroa alaitzen.

Egitaraua:

Paella herrikoia eta bertso saioa jaietako azken egunean194

LARRAUL 2017-08-06

Sagardo dastaketa, dantza emanaldia, paella jatea eta bertso saioa gaur Larraulgo jaietan.

Eliza leporaino bete da bertso saioan187

LARRAUL 2017-08-06

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal aritu dira bertsotan aurtengo jaietan. Gai-jartzaile lanetan Jexux Mari Irazu larrauldarra egon da. Eliza leporaino bete da jendez, eta giro ederra sortu da.

Barrikotea Larraulgo jaietan200

LARRAUL 2017-08-05

Abuztuak 5, larunbata

  • 12:30 Kotxe istripuaren erreskate simulakroa. DYAren eskutik.
  • 18:00 Herritarren arteko herri-kirol saioa.
  • 20:30 Barrikote herrikoia, Urbeltz Plazan.
  • 23:00 DJ Urki.
  • 03:00 Baratxuri zopa.

Herritarren arteko herri kirolak gaur Larraulen196

LARRAUL 2017-08-05

Herriko bi talde aritu dira elkarren aurka herri kiroletan. Aurtengoan zaharrak eta gazteak nahastuta aritu dira lehian honako probetan: aizkoran, trontzan, lokotxetan, txingan, kontrabandoan, korrika, harria jasotzen... Berdinketa egon denez, sokatirarekin amaitu da herri kirol saioa. Talde urdina izan da garaile.

[Argazkiak]

Haur bazkaria eta herri afaria Larraulgo jaietan203

LARRAUL 2017-08-04

Abuztuak 4, ostirala:

  • 11:00 Altxorraren bila.
  • 12:00 Apar festa.
  • 14:00 Haurren bazkaria.
  • 15:00 Puzgarriak adin guztientzat.
  • 21:00 Herri afaria, Herri Ostatuan.
  • 23:00 Patxukonice eta DZ (Zigor).

Igandera bitarte jaiak Larraulen211

LARRAUL 2017-08-03

Abuztuak 3, osteguna 

  • 11:00 Meza nagusia. 
  • 11:30 Hamaiketako herrikoia Ostolaza eta Pujana trikitilariek alaiturik. 
  • 16:30 Mus txapelketa. 
  • 19:30 Txupinazoa: Pello Joxeperen jatsiera, buruhandiak eta Gurdi Soinu, Ostolaza eta Pujana. 
  • Akanpada. 

Bote-luzeko taldeak jaurti du suziria205

LARRAUL 2017-08-03

Berri pozgarriekin hasi dira San Esteban Jaiak Larraulen. Batetik, bote-luzeko taldeak Larraul izeneko kamiseta Europa mailako txanpionsera eraman dute. Eta bestetik, Laurraulgo taldeak Gipuzkoako binakako paxakako txapela irabazi du. Pello Joxeperen jaitsieraren ostean, buruhandiak eta Gurdi Soinu herriko txaranga izan dira.

[Argazkiak]      [Bideoa]

“Festa herrikoiak direnez, giro ona sortzen da”277

LARRAUL 2017-07-26

Jaiak gozatzeko dira Leire Amonarrizentzat, modu askotara goza daiteke gainera: Herri kiroletan parte hartuz, txosnan lanean, haurrekin jolasean...

[Egitaraua]  Elkarrizketa:

Larraul jaietan murgilduko da lau egunotan276

LARRAUL 2017-07-26

Abuztuaren 3tik 6ra San Esteban jaiak Larraulen. Pello Joxeperen jaitsierarekin abiatuko dira jaiak, ostegun honetan.

Egitaraua:

San Juan sua Larraulgo plazan461

LARRAUL 2017-06-24

Ohitura zaharra biziberritu zuten beste urte batez, hainbat larrauldarrek.

[Argazkiak]

San Juan sua plazan471

LARRAUL 2017-06-23

Gaueko 22:00etan piztuko dute sua, Larraulgo plazan.