LARRAUL 2017-10-24 11:33

Errioxako bodegara irteera, azaroaren 25ean

Katillu Txulo elkartearen ekimenez, Larraulgo Udalarekin elkarlanean, Errioxako Fernandez de Pierola bodegara irteera antolatu dute, kultur Asteko lehen ekimen gisa:

Fernandez de Pierola bodega, Laguardian.

Egitaraua

08:30 Irteera, plazatik autobusez.
10:30 Laguardia herrian geldialdia eta bisita librea.
13:30 Fernandez de Pierola bodegan barrena bisita gidatua.
14:00 Bazkaria, bodegan bertan.

Menua
-Balailao rebueltoa tomate saltsarekin.
-Perretxiko eta odolkiz betetako piperrak.
-Txistorra nafarroar erara.
-Patatak errioxar erara.
-Txuletilak sarmientotan erreta, pikillo piperrekin.
-Esne torrada, jogurt krema eta mugurdiekin.
-Kafea.
Guztia, bodegako ardo ezberdinez lagunduta.

Irteeraren kostua: 40 euro.

Izen-ematea: Izena emateko azken eguna azaroak 10 izango da. Herritarrei zuzendutako ekintza denez, epea bukatzean, tokirik balego, Larrauldik kanpokoek ere izena emateko aukera izango lukete, autobusa osatu arte. Erreserba egiteko, Katillu Txulo elkarteko kontu-korrontean egin behar da diru ekarpena.

Iruzkina Idatzi

Captcha image