LARRAUL 2017-12-01 11:58

Kultur Astearen azken txanpa

Larraulgo kultur egitaraua bete-betea izan da azken egunotan, eta halaxe egongo da asteburuan zehar ere. Kultur Asteari amaiera emateko, kantu afaria, Ruper Ordorikaren kontzertua edota gaztain jatea izango dituzte, besteak beste. Asteburuko egitaraua:

Kultur Astearen azken txanpa

Abenduak 1, ostirala

17:00 Umeentzako merienda Katillu-Txulo elkartean. Ondoren pelikula kultur etxean.

21:00: Kantu afaria. Hertzainak tributoa Txalainak taldearekin.

 

Abenduak 2, larunbata

11:00 Tibetar ontziak eta autoezagutzarako doinuak hitzaldi tailerra.

16:00 Mus lehiaketa Katillu-Txulo elkartean.

18:00 Tortilla patata lehiaketa.

18:00-20:00 Egutegirako argazki aukeraketa.

20:30 Ruper Ordorikaren kontzertua.

 

Abenduak 3, igandea

10:00 Mendi irteera.

18:00-20:00 Egutegirako argazki aukeraketa.

18:00 Talo eta gaztaina jatea Katillu-Txulo elkartean.

Iruzkina Idatzi

Captcha image