LARRAUL 2018-02-08 12:20

Ostatua kudeatzeko lehiaketa, zabalik

Herri Ostatuko taberna-jatetxea kudeatzeko lehiaketa zabalik da dagoeneko. Otsailaren 9an, eguerdiko 14:00etan itxiko da proposamenak aurkezteko epea.

Informazioa

www.larraul.eus

Tel.: 943 693 042

Faxa:  943 693 623

idazkaria@larraul.eus

Aurkezteko azken eguna:
Otsailak 9, ostirala

Alex Simon eta Elisabeth Jofre izan dira azken bi urtetan Herri Ostatuko arduradunak. Otsailaren 11n utziko dute lan hori, ordea, eta kudeatzaile berrien beharra sortu da. Dagoeneko zabalik da proposamenak aurkezteko epea. Jatetxe eta taberna zerbitzuak eskaintzen ditu ostatuak.

2018ko urtarrilaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten Herri Ostatuaren inguruko deialdia. Pleguak eskuratzeko, Larraulgo udaletxera jo behar dute interesatuek eta webgunean ere aurkituko dituzte azalpenak.

 

Baldintzak

Lehiaketako lizitazioan, hilabetean 300 euroko kanona ezarri dute (BEZik gabe), eta aurkeztutako proposamenek, goitik hobetu ahal izango dute kopuru hori. Horrez gain, 3000 euroko behin betiko bermea ere finkatzen du lizitazioak. Interesatuek, kontuan hartu beharko dituzte bi baldintza hauek, euren proposamena aurkezteko garaian.

Informazio gehiago behar izanez gero, edota lehiaketara aurkezteko dokumentazioa eskuratu ahal izateko, bide ezberdinak jarri ditu eskura Larraulgo Udalak: www.larraul.eus webgunean, 943 693 042 telefono zenbakira deituta, edota idazkaria@larraul.eus helbidera idatzita.

 

Herriko zerbitzua

Proposamenak jasotzeko epea amaituta, hamabost eguneko tartea izango du Udalak erabakia hartu eta interesdunei jakinarazteko. Hortik aurrera, taberna eta jatetxea lehenbaitlehen zabaldu eta martxan jartzea izango litzateke helburua, herritarrei, nahiz bisitariei zerbitzua ematen jarraitu ahal izateko. Izan ere, Herri Ostatua baita Larraulgo taberna-jatetxe bakarra.

Lehiaketa irabazten duenak, bost urterako hartuko du Herri Ostatua kudeatzeko ardura. Tabernaz gain, jatetxea ere badu Larraulgo Herri ostatuak.

Iruzkina Idatzi

Captcha image