2015-03-06

6.- Limoizko tarta

OSAGAIAK

Osagaiak (9 pertsonentzat)

  • Hostore edo hojaldre xafla 1
  • Litro bat esne-gain
  • 250 gr. esne kondentsatu
  • 5 arrautza
  • 3 limoi-azal birrindu (rallatua)
  • 3 limoiren zukua


Merengea egiteko:

  • Hiru arrautza-zuringo
  • Sei goilarakada azukre

Limoizko tarta

Pausoak:
Bost arrautza, esne kondentsatua, hiru limoiren azal birrindua eta hiru limoiren zukua nahastu ontzi batean. Garrantzitsua da limoiaren zukua ondo iragaztea. Nahasketa hori guztia ondo irabiatu ondoren, esne-gaina gehitu.
Hostorezko oinarria egiteko, jarri hostore xafla moldean. Labera sartu aurretik, pisua duen zerbait jarri behar zaio gainean, hostorea gehiegi altxatu ez dadin. Hogei minutuz sartu hostorea labean, 180 gradutara.
Aurrez prestatu dugun nahasketa hostorearen gainean jarri, eta labera sartu, 180 gradutan, 10-20 minutuz.
Merengea ere jar dakioke tartari. Horretarako, hiru arrautzaren zuringoak eta sei goilarakada azukre nahastu eta ondo irabiatu behar da nahasketa, zuri-zuri jarri eta gorputza hartu arte. Merengea tartaren gainean jarri, eta labean sartu behar da pixka bat gorritu arte. Tarta labetik ateratakoan, ondo hozten utzi eta jateko prest egongo da. On egin!
 

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Bederatzi urte darama Elsak Asteasuko Patxine jatetxeko sukaldari lanetan. Sukaldaritza tradizionala lantzen du bereziki, beti-betiko plater goxoak prestatuz.