2015-04-09

7.- Txekor isats gisatua

OSAGAIAK

Osagaiak

  • 2 porru (zati txuria)
  • Tipula 1
  • 2 azenario
  • Haragi salda
  • Ardo beltza
  • Irina
  • Txekor isatsa
  • Olioa
  • Gatza

Pausoak: Lehenik eta behin, 300 bat mililitro ardo bota behar da kazola batera. Behin ardoa ebaporatzen denean, haragi salda gehitu behar zaio.

Bestalde, isatsa irinetan pasa ondoren, zartagin batean gorritu behar dira zatiak. Frijitutako isats puskak, ardo eta haragi saldaren kazolan sartuko dira jarraian eta bertan poliki-poliki egosten utzi. Ardo salda agortzen ari dela ikusiz gero, haragi salda gehitu behar zaio, isatsa biguntzen den arte.
Aurrez isatsa frijitutako zartagian, zatitutako porrua, tipula eta azenarioa egin behar dira gero, gozo-gozo. Ardo eta saldaren nahasketa gehi dakieke barazkiei, hobeto egosteko. Behin ondo egositakoan irabiatu eta isatsa dagoen kazolara gehitu, saltsa loditu eta ilundu arte. Nahi izanez gero txokolate puska bat ere nahas dakioke.
Isatsak ondo egosteko ordubete edo ordu eta erdi beharko du; txekor zaharrarena edo gaztearena izan, hortxe aldea. Ohiko kazolan edo presio-eltzean egosi ere bada aldea.
Astero ez bada, bi astez behin behintzat prestatzen du Mari Josek isats gisatua Musturienean. Neurria hartuta daukanez, egiteko plater erraza dela dio. “Saltsako plater gehienak antzera prestatzen dira. Txekor masailak, esaterako, saltsa beltza izan dezaten, ardo beltzarekin eta biribilkia edo redondoa, saltsa argia izan dezaten ardo txuriarekin”.

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Musturienea harategiko sukaldarietako bat da. Bertako produktuak lantzen ditu sukaldean, etxean ikasi bezala. Enkarguz eskatutako edo harategian saltzeko platerak prestatzen ditu.