2015-09-09

9.- Egarri entsalada

OSAGAIAK

Osagaiak

  • Letxuga
  • Azenario birrindua
  • Artoa
  • Ahuakatea
  • Tomate cherry-ak
  • Endibia
  • Oliba beltzak
  • Errefau edo rabanitoak
  • Ganbak
  • Baratxuriak
  • Olioa
  • Gatza

Pausoak: Osagaiak ondo garbitu eta gero, plateran zabaldu: letxuga lehenengo, azenarioa, artoa, endibiak izkinatan, oliba beltzak barruan dituela. Ahuakatea eta errefaua ondoren eta tomatetxoak erdi aldean. Azkenik baratxuri eta ganbak frijitu eta gainetik gehitu behar zaizkio. Gatz, olio nahiz ozpinarekin nahierara gozatu eta on egin!

Sei entsalada mota ezberdin eskaintzen dituzte Egarri tabernan eta guztien artean bezeroek gehien eskatzen dutena da Egarri entsalada, bakailaozko, mediterraneoa edota pastarenarekin batera. Horiez gain, ganba eta gulena nahiz mistoa ere eskaintzen dituzte. Egarriko entsaladak fama dute kalitateaz gain kantitatearengatik ere, izan ere tamaina handiko plater betea ateratzen baitute. Añabelentzat bezeroak gustura geratzea da garrantzitsuena eta entsaladak bezala, ogitartekoak ere handiak ez ezik, jakiz bete-beteta zerbitzatzea gustatzen zaio. 63 aukera ezberdin eskaintzen dituzte Egarriko kartan: entsalada, ogitarteko, hanburgesa, sandwich, plater konbinatu nahiz menua.
Ama eta amonaren laguntzaz ikasi zuen Añabelek sukaldean, “oso sukaldari onak baitziren biak ere” eta geroztik Behibategi jatetxean aritu zen urtetan. Gerora, Donostiako jatetxe italiar batean pastak eta pizzak egiten ikasi zuen, baita izozkitegi batean izozki italiarrak egiten ere. Sukalde saltsan gustura aritzen da eta ikasten jarraitzen du beti, besteak beste, Berrobiko Iriarte jatetxeko Felix Belaunzaran koinatu sukaldariarekin.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Zizurkilgo Egarri tabernako sukaldaria da Añabel azken hamalau urteotan. Guztira hogeita hamar urte daramatza sukaldari lanetan, aurrez Behibategi jatetxean aritua.