2015-10-07

10.- Porru eta ganba pastela

OSAGAIAK

Osagaiak (12 anoa)

  •     Litro 1 esnegain
  •     8 arrautz
  •     300 gr. porru
  •     24 ganba
  •     Gatza
  •     Oliba olioa

Prestaketa: 

Porrua ondo txikitu ondoren oliotan erregosi, batetik. Bestalde, hamabi flan-ontzi hartu eta bakoitzean bina ganba sartu. Beste ontzi batean, zortzi arrautzak esnegainarekin irabiatu, gatza bota eta aurrez erregositako porrua nahasi. Nahasketa hori guztia hamabi flan-ontzitan banatu eta maria bainuan labera sartu, labea 150 gradutan dagoela, 35 minutuz. Sukaldariek arrain pastela hotza zerbitzatzea egokiagoa dela uste duten bezala, porru pastelaren kasuan epela zerbitzatzea gomendatzen dute, gusturago jaten delako. Lagungarri gisa, porru pastelari marisko krema jar dakiokeela ere adierazi dute.
Erraz egiten den platera dela diote eta oso goxoa dela. Uztartzan behintzat oso harrera ona du, bezeroei asko gustatu zaie asteburuko menuaren baitan eskaintzen hasi diren aukera berri hau.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Hiru urte daramatzate Richard eta Itziarrek Uztartzako sukaldean. Denetariko eskaintza dute eta gaurkoan, asteburuko menuan tartekatu berri duten plateraren berri azaldu dute.