2015-11-06

11.- Barazki eta iberiko kitxea

OSAGAIAK

  • Esnegaina
  • 4 arrautz
  • Pipermina
  • Brick pasta
  • Kalabazina
  • Tipula
  • Urdaiazpiko iberikoa
  • Gazta birrindua
  • Oreganoa
  • Gatza
  • Olioa

Prestaketa:

Brick pasta moldean zabaldu eta labean egin behar da lehenengo. Bestalde, arrautza, esnegaina, gatza eta pipermin pixka bat ontzi batean ondo nahasi. Era berean, tipula, kalabazina eta urdaiazpikoa oliotan zartari batean gorritu eta aurrez egindako saltsari gehitu. Pasta egina dagoenean nahaski guztia haren baitan zabaldu eta gazta birrindua gaineratu ondoren, labera sartu. Labeak 180 gradutan bero-bero egon behar du eta 15 minututan egina egongo da kitxea. Labetik ateratakoan oreganoa gehitu behar zaio.

Pizzaren zaporearekin alderatu du kitxearena Orkatzek. Prestatzeko erraza izateaz gain, oso plater goxoa dela dio. Obaban esker oneko pintxoa da, bezero finkoak dituena.  

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Pintxoak, razioak, entsaladak, tostak, hanburgesak, ogitartekoak nahiz perritoak eskaintzen dituzte Kale Nagusiko Obaba tabernan.