2015-12-04

12.- Txokolatezko arritxuak

OSAGAIAK

  • 3 laranja
  • Postretarako txokolatea 250 gr
  • Gosaltzeko krispis edo antzekoa
  • Azukrea

Lehenengo pausoa: 

Laranjak zuritu, ahal dela azaleko zati laranja bakarrik atera.

 

Bigarrengoa

Lapiko batean laranja azalei ur hotza gehitu eta sutan jarri ura irakiten hasi arte. Ur hori kendu, iragazki batez lagunduta. Ur hotza berriro gehitu ondoren sutan ipini irakin arte. Horrela 3 aldiz.

 

Hirugarrengoa

Karamelatu. Kutxarakada bete azukre gehitu (edo bi, nahi bezala) eta ur pixka batekin, ordu erdiz su epeletan eduki.

 

Laugarrengoa

Txokolatea urtu, bañomarian edo mikrouhinetan minutu bat edo pare batez. Karamelatutako laranja eta krispis eskukada pare bat gehitu. Ondo nahastu.

Azkenik, goilaratxo batekin, sukaldeko paper bejetal baten gainean arritxuak bota. Hozten utzi eta hozkailuan gorde.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Aiurriko aldizkariaren diseinatzaile eta maketatzailea. Denbora hartzen duenean, gogoko du sukaldeko saltsan aritzea.