2016-01-08

13.- Zainzuriak eta txanpinoiak gorringo eta antxoarekin

OSAGAIAK

  • 8 zainzuri fresko (garaian)
  • 4 txanpinoi eder
  • Idiazabalgo gazta laurdena
  • 4 arrautz
  • Antxoa gatzatuak
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Zainzuriak (freskoak badira) ur eta gatzetan, azukre pixka bat gehituta, ondo egosi, samurtu arte. Ondoren, hozten utzi.
  • Txanpinoiak xerra loditan ebaki eta gatz-pipertu.
  • Aurkezpenerako, arrautzen gorringoa gordinik bereizi eta plateraren erdian jarri. Antxoak zati txiki-txikitan moztu eta oliba oliotan sartu edalontzi batean.
  • Idiazabal gazta, ur pixka baten laguntzaz irakin eta ura iragazi. Gero, ur hori gorringoaren gainetik zopa moduan zerbitzatu, gorringoa agerian utziz. 
  • Azken momentuan txanpinoiak frijitu eta zainzuriak plantxan egin. Gorringoaren ondoan jarri barazkiak eta antxoa olioa gehituz bukatu.

 

Plater goxo bezain dotorea. On egin!

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Basque Cullynari Center-eko ikasleak. Bigarren promoziokoa lehena, hirugarrengoa bigarrena. Ikastaro emaile eta sukaldaritzarekin lotutako ekimenen antolatzaile dira.