2016-03-04

15.–Sagar budina

OSAGAIAK

Karameloa egiteko:
250 gr. azukre eta ur pixka bat.

Budina egiteko:
3 kilo errege-sagar.
Kilo bat azukre.
Grand Marnier  txorrotada bat.
5 arrautz.
Litro erdi esne-gain. 

Pausoak:

Rosi Urkola zizurkildarrak Judith Kortajarenari emandako errezeta da honakoa. Sagarra zuritu eta txikitu ondoren, azukre eta ur pixka batekin sutan jarri behar da lehendabizi. Eginda dagoenean, Gran Marnier txorrotada bota behar zaio. 

Arrautzak eta azukrea nahastu eta ondo-ondo irabiatu. Esne-gaina gehitu ondoren, berriz ere ondo irabiatu behar da. Lan hori eginda, aurrez prestatua zegoen sagarra gehitu eta nahastu egin behar da, irabiatu gabe. 

Moldean jarri eta labera sartu behar da, Maria bainuan. 180 gradutan, ordubete eta hogei minutu inguru beharko ditu egiteko. 

Labetik ateratakoan, hozten utzi eta moldetik aterata, jateko prest egongo da sagar budin goxoa.  

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Zizurkil. Plaza Etxeberri jatetxea. Sukalde tradizionala lantzen dute, “bereziki zaintzen dugu sukaldean erabiltzen dugun generoa freskoa izan dadin”.