2016-05-06

17.- Banilla-izozkia, ronean gozatutako mahaspasekin

OSAGAIAK

  • 4 goilarakada mahaspasa
  • Aranpasa batzuk
  • Basokada bat ron
  • Banilla-izozkia
  • Gailetak

Pausoak: 

Postre goxo hau egiteko, komenigarria da hezurrik gabeko mahaspasak eta aranpasak erabiltzea. Hasteko, basokada bat ron jarri behar da ontzi batean. Mahaspasak eta aranpasak bertara bota, eta estali egin behar da. Zenbat eta denbora gehiago utzi, orduan eta goxoagoak egongo dira pasak. Pantxikaneko kideek, hilabete inguruz edukitzen dituzte. Egun batzuk igarotzean, ohikoa da ron kantitatea jaitsi egin dela ikustea. Hori gertatzean, gehixeago gehitzea komeni izaten da. 

Pasak ondo gozatuta ditugunean, izozkia gehitu eta mahaira ateratzea besterik ez da faltako. Horretarako, kopa bat erabiltzea komeni da. Azpialdean jarriko ditugu ronetan gozatutako mahaspasak, eta haien gainean izozkia. Apaintzeko, aranpasak eta mahaspasa gehiago erabiliko ditugu. Gailetak ere jartzen zaizkio apaingarri. On egin!

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Familia bereko hainbat belaunaldi aritu izan da Zizurkilgo Pantxikane taberna-jatetxean. Denda eta estankoa ere izan zen garai batean; egun, taberna eta jatetxea da Pantxikane. Sukalde tradizionala lantzen dute.