2016-07-01

19.- Urdaiazpiko kroketak

OSAGAIAK

  • Litro 1 esne
  • 240 gramo irin.
  • 200 gramo gurin.
  • 120 gramo urdaiazpiko
  • Gatza, norberaren gustura.
     

Kroketak biltzeko

  • Irina
  • Arrautza
  • Ogi birrindua
     

Pausoak:
Kazola batean gurina urtu, ondoren irina gehitu masa bat egin arte. Bestalde, beste ontzi batean esnea epeldu (gurina eta irinarekin errezago nahas dadin). Esne hori eginiko masari pixkanaka botatzen joan. Eraginez eta eraginez, ondo nahastu, masa homogeneoa lortu arte. Jarraian urdaiazpikoa eta gatza gehitu. Modu horretan, egina egongo litzateke kroketen masa. Hozten utzi eta ondoren kroketak bildu; lehenik irinetik pasa, arrautzetik gero eta azkenik ogi birrindutik. Olio berotan frijitu eta on egin!
Astero egiten dituzte kroketak RK tabernan  eta harrera beroa izaten dute bezeroen artean. Ostegunetan, pintxopote egunean ez dute hutsik egiten eta kroketa ugari ateratzen dute egun horretan barra gainera. Kroketa handi bezain goxoak!

Iruzkina Idatzi

Captcha image

RK taberna (Villabona)
Ogitartekoak, sandwichak, hanburgesak eta razioak eskaintzen dituzte RK tabernako kartan. Asteburuetan baita gazta eta sagar tarta ere.