Sanmiel jaien aurkezpen ekitaldia izan da goizean

Sanmielak 2018 2018-09-18

Irailaren 27tik 30era ospatuko dira Sanmiel jaiak. Haur, gazte eta helduentzako ekitaldi ugariz beterik dago aurtengo programazioa. Nabarmentzeko ekitaldiak asko dira, hala nola haur danborrada, Txanbolin txistulari bandaren emanaldia, bertso saioa, Holi Fest!, "London" orkestra.

[Bideoa]

Haur eta nerabeen guraso eskola abiatzear da Urnietan

URNIETA 2018-09-17

Guraso eskolaren bitartez aitak eta amak hezitzaile modura duten garrantzia indartu nahi dute. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago. Eskola hilean behin bilduko da, gurasoen haurren adinaren arabera sailkatuta.

Urteak joan dira, mina ez

URNIETA 2018-09-16

Irailaren 24an beteko dira 25 urte Gurutze Iantzi Igerategi inkomunikazio egoeran atxilotuta Madrilen hil zenetik. Josean, Agustin eta Izaskun anai-arrebek minez bizi dute iraganeko ezbehar hura.

Jaien azken eguna dute gaurkoa Etxeberri auzoan

Etxeberriko Jaiak 2018 2018-09-15

Bi egunetan jai giroan murgildu dira Urnietako Etxeberri auzoko herritarrak. Arratsaldean kantari aritu dira: lehenengo, bingoan eta ondoren, karaokean. Gosea ate joka hasi denean askotariko patata tortilla lehiaketa izan dute; amaitzean, afari herrikoia edukiko dute.

[Argazkiak: Bingoa | Karaokea | Tortilla lehiaketa]

UKE eskubabloi taldeak txosna ipiniko du jaietan

Sanmielak 2018 2018-09-18

Aurten, Jakutegi plazako karpan, UKE eskubaloi talde urnietarrak txozna jarriko du herriko San Migel jaietan. Bertara gerturatu eta, tortila patata lehiaketa eta herri afarirako tiketak erosteko gonbita luzatu du eskubaloi taldeak. 

III. Auto klasikoen ibilaldia izan da Urnietan.

URNIETA 2018-09-16

90 auto klasiko inguruk hartu dute parte III. Auto klasikoen ibilaldian, guztiak 25 urtetik gorakoak. Minutu bateko tartearekin irten dira banan-banan ibilaldian, eta esan beharrik ez dago ikusmin handia piztu dutela ikusleen aurrean. Bazkaria Oianume jatetxean egingo dute.

[Argazkiak]

UKE eskubaloi taldeen aurkezpen ekitaldia ospatu da arratsaldean

URNIETA 2018-09-15

2018-2019 denboraldia 9 taldeekin ekingo dio UKE eskubaloiak. Aurtengoan ez da nesken senior mailako talderik egongo. Argazki saioaren ostean, agurra dantzatu dute jokalari batzuek.

[Argazkiak]