2018-06-17

Gipuzkoako Sega Txapelketako kanporaketak Urnietan

URNIETA

Gipuzkoako Sega Txapelketako kanporaketak Urnietan jokatuko dira ekainaren 17an Azkonebieta baserriko kanpan. 10 segalarik hartuko dute parte txapelketan bi multzotan banatuta.

Ordu erdiko lana egin beharko dute parte-hartzaileek eta multzo bakoitzeko lehenengo biek lortuko dute uztailaren 8an Asteasun jokatuko den finalerako txartela.

Faboritoen artean Julen Gabirondo urnietarra dago.