Aste Nagusian gazte urnietar bati egindako erasoa gaitzesteko adierazpen instituzionala atera du Urnietako Udalak4

URNIETA 2018-08-16

Igande goizean urnietako gazte bati eraso egin zioten Donostiako Aste Nagusian. Kolpearen ondorioz koma egoeran aurkitzen da gaztea Donostiako ospitalean. Urnietako Udalak erasoa gaitzesteko eta arbuiatzeko adierazpen instituzioanala argitaratu du, eta biktimari eta familiari babesa eta elkartasuna eskaini dizkio.

Adierazpen instituzionala:

Aurrestreinaldia Saroben20

URNIETA 2018-08-08

Txalo produkzioak konpainiak “Zoaz bake santuan” antzezlanaren aurrestreinaldia eskainiko du Saroben, datorren abuztuaren 12an arratsaldeko 19:00tan hasita. Sarrerak dagoeneko salgai daude 5 eurotan.

Sinopsia:

Ongi etorri baserrira ekimenaren balorazioa24

URNIETA 2018-08-06

“Aurtengo edizioa oso ondo joan dela ezin dugu ukatu. Harrotasunez diogu, iaz baino jende askoz gehiago hartu duela parte, aurtengoan 670 pertsonek hartu dute parte, iazko 559 pertsonekin alderatuta.”

Mikel Garaialderen aldeko hileta elizkizuna21

URNIETA 2018-08-06

Urnietako San Miguel elizan izango da, arratsaldeko 19:00tan hasita. Argazkia 2013koa da, Xoxokako jaietan ateratakoa.

Julen Gabirondori elkarrizketa, Mikel Garaialde gogoan32

URNIETA 2018-08-05

Larunbat eguerdian urnietar gaztearen heriotzaren albistea azkar batean zabaldu zen herrikiden eta herri kirolarien artean. Horrelako ezbeharrak deigarri izaten dira beti, Garaialderen kasuan gainera kirolari aski ezaguna zen eskualdean eta nekazal eremuko herrietan.

Mikel Garaialde, herri kirolari amorratua irudietan: [Argazkiak]

Galdu berri duen lagunari eskainia26

URNIETA 2018-08-05

Neka-neka eginda baina bereziki hunkituta amaitu du, negar malkotan. Emozioari eutsi ezinik zebiltzan Gabirondo bera eta bere taldekideak. Euskal Herriko txapelketa irabaztea handia da, bereziki bezperan Mikel Garaialde laguna eta herrikidea galdutakoan. Zer esanik ez hari eskaini diola garaipena. Argigarria da bideoa.

Mikel Garaialde Orbegozo gaztea zendu da37

URNIETA 2018-08-04

Urnietako segalaria, 29 urterekin, gaixotasun baten ondorioz hil da. Astelehenean izango da haren aldeko hileta elizkizuna. Argazkian 2013ko Xoxokako jaietan Julen Gabirondo, Suharri Irazustabarrena eta Mikel Zumetarekin batera. Orduko hartan Garaialde eta Zumeta garaile izan ziren.

Aisialdi ekitaldiak Urnietako igerilekuan49

URNIETA 2018-08-02

Larunbat honetan haur eta gaztetxoentzat hitzordu bikoitza izango da Urnietako kiroldegian. Goizez puzgarriak ipiniko dituzte ur gainean, 10:30ean hasi eta 14:30ak arte. Arratsaldeko 18:00tan, bestalde, ipuin kontaketa saioa eskainiko du Marisa Tabernerok.

Eraberritze lan ezberdinak herrigunean112

URNIETA 2018-07-24

Saneamendu eta argiteria hobekuntza lanak egiten ari dira Urbita kalean. Bide batez, LED teknologiadun argiteria txertatuko dute. Bestalde, Txoritagaingo haur parkean hobekuntzak egin dituzte.

Zanpatuz elkartearen irteera111

URNIETA 2018-07-24

Uztailaren 28rako irteera antolatu dute, ibilbidean zehar Cruz del Castillora (1431 m.) igotzeko asmoarekin. 07:00tan irtengo dira Matxo paretik. Frontala edo linterna eramatea aholkatu dute. 

Plenoa Urnietan115

URNIETA 2018-07-23

Asteartean, uztailak 24, arratsaldeko 19:00tan hasiera emango diote Udalaren ohiko osoko bilkurari.

Gai-zerrenda:

Donosti Cup esperientzia169

URNIETA 2018-07-14

Nazioarteko futbol txapelketa esperientzia aberasgarria da, bereziki kulturartekotasunaren ikuspegitik. Euskaldunako eta Urnieta KE klubetako jokalarientzat bizipen polita izan da. Horietako talde baten lekukotza, jarraian.

Urraka eta Azkorte arteko mugikortasuna hobetuko da164

URNIETA 2018-07-13

Aurreko astetik martxan dago igogailu berria, bi auzuneen arteko igarobidea errazteko ipini dutena.

Euskaraldiaren batzordea sortzeko deialdia Urnietan168

URNIETA 2018-07-12

Urnietako Euskaraldiaren batzordea sortzeko deialdia luzatu dute gaurko 19:30ean Lekaio kultur etxeko areto nagusian. Herriko elkarteetako ordezkariak eta eragileak gonbidatu dituzte bileran parte hartzera.

 

Zanpatuz elkartearen irteera uztailean Toloño mendilerrora166

URNIETA 2018-07-12

Uztailaren 28rako irteera antolatu dute, ibilbidean zehar Cruz del Castillora (1431 m.) igotzeko asmoarekin. 07:00tan irtengo dira Matxo paretik. Frontala edo linterna eramatea aholkatu dute. Interesa duenak Ikasminen edota Kantoin izena eman behar du, uztailaren 23a baino lehen.