URNIETA 2017-08-11 11:18

Etxeko saltsak antzezlanaren aurre estreinaldia

Txalo konpainia Urnietako Saroben Etxeko saltsak antzezlan berria prestatzen ari da, Donostiako Antzoki zaharrean abuztuaren 18tik 20ra eskainiko duena. Aktoreak honakoak dira: Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino. 

Aurre estreinaldia:
Abuztuak 16, asteazkena. 19:30.
Urnieta, Sarobe. 5 euro.

ETXEKO SALTSAK (Relativity speaking jatorrizkoan) endreduzko komedia bat da, korapilatsua. Ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago dute eta aktoreak gaizki-ulertuen etengabeko kate dibertigarrian dantzan…
Sinopsia:

Egilea, Alan Ayckbourn antzerkigile eta zuzendari ingeles ezaguna da.

Greg eta Ginny maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bixita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harreman sekretua bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta neskalaguna baino lehen allatuko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio. 

Iruzkina Idatzi

Captcha image