URNIETA 2017-09-01 19:14

Euskaltegia irekiko dute Urnietan

Euskara ikasten hasi edo haien maila hobetu nahi duten herritarrek jada ez dute beste herrietako euskaltegietara joan beharrik izango, Urnietak bere euskaltegi propioa izango baitu Udalak eta AEK-k sinatutako akordioari esker.

Udaleko eta AEK-ko kideak

Irailaren 4an irekiko ditu ateak euskaltegi berriak eta matrikulazio kanpainan murgilduko da bete-betean. Interesa dutenek izena emateko aukera izango dute hilabetearen bukaerara bitarte eta klaseak urriaren 2an hasiko dira.

Euskaltegiak 0,1,2 eta 3 mailetako klaseak eskainiko ditu. Klaseen ordutegiak, berriz, ikasleen artean aukeratuko dira, helburua haiei hobekin datorkien ordutegira egokitzea da eta.

Matrikulatzeko edo informazio gehigarria eskuratzeko, euskaltegira ateak irekita izango ditu Errekalde kaleko 1 zenbakian. Bestela, telefono edo korreo bitartez ere jarri daitezke harremanetan:

607592864 / 607610687
astigarraga@aek.eus / hernani@aek.eus

 

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image