URNIETA 2017-09-05 16:57

Urnietako Gaztelekua bueltan da

Gaztelekuak bihar irekiko ditu ateak, udako oporraldiaren ostean. Ohiko ordutegiarekin irekiko dute, astelehenetik ostegunera.

Urnietako Gaztelekua

Lehenik eta behin, aurreko ikasturteetako erabiltzaileentzat egongo da irekita. LH6 mailako ikasteei, berriz, Sanmielen ondoren egingo diete harrera. 

Bestalde, irailaren 18tik 26ra ekintza bereziak izango dira eta, irailaren 28an, Sanmiel jaien barruan Urnieta Selfie! proba jolasa egingo dute Gaztelekutik hasita, 16:00etan.

Iruzkina Idatzi

Captcha image