URNIETA 2017-09-14 07:56

Eskuko telefonorako APPa aurkeztu du Urnietako Udalak

Ostiral honetarako eskuragarri izango da Android eta Apple telefonoetarako ‘Urnieta’ izeneko aplikazioa. Aplikazioa eskuratzen dutenek Sanmieletako egitaraua bertan ikusgai izango dute.

Eskuko telefonorako APPa aurkeztu du Urnietako Udalak

Doakoa da, eta hamaika atalez osaturik dago. Azken hilabeteotan Udal teknikariek egindako lanaren ondorioz, edukiz hornituta dator APP berria. Aplikazioa deskargatzen dutenek, gainera, aurtengo Sanmieletako egitarau osoa ezagutzeko aukera izango dute. Irailaren 27an abiatuko dira jaiak, urriaren 1a bitarte. Bost egunetako jaien xehetasunak, beraz, aplikazioan ikusgai izango dira. Hori baino gehiago eskaintzen du aplikazioak, hala nola, albisteak edota intereseko telefonoen gida osatua. Herritarrek parte hartzeko aukera izango dute “Intzidentziak” izeneko atalean, edozein ohar edota kexa agertzeko aukerarekin. 

Etorkizunean aplikazioaren bitartez kontsultak egiteko aukera atzertzen ari dira. 
Euskaraz eta erdaraz, aplikazio osatua aurkeztu dute. Eskualdeko eta kanpoko bisitarientzat ere interesgarria da ibilbide, toki esanguratsu, jatetxe edota sagardotegiei buruzko informazio zehatza eskaintzen baita.

Iruzkina Idatzi

Captcha image