URNIETA 2018-01-12 15:08

Bidaiak ardatz dituen bideo lehiaketa

Norberak egindako bidaiak kontatzeko lehiaketa antolatu du Urnietako Udalak. 30-60 minutu bitartean azaldu behar dira bidaiaren nondik norakoak, irudi eta bideoak oinarri hartuta. Izen-ematea urtarrilaren 15ean hasiko da otsailaren 9ra bitartean.

[Bideoa]

Informazio gehiago:

Bidaiak ardatz dituen bideo lehiaketa

Oinarriak

  • 16 urte baino gehiago edukitzea.
  • Buruntzaldean bizi, ikasi edo lan egitea.

Sariak

Aurkezten direnen artean 5 pertsona aukeratuko dira, eta horiek beraien diaporama aurkezteko aukeraz gain, 100 euroko saria eskuratuko dute. 5 hautatuen artean kulturnietaren saria (300 euro) eta ikuslearen saria (200 euro) banatuko dira.

Otsailaren amaieran jakinaraziko da zeintzuk diren 5 hautatuak Udalaren webgunean eta sare sozialetan. Irabazleei zuzenean komunikatuko zaie.

Diaporamen aurkezpenak martxoaren 19-23ko astean izango dira. Zehaztuko da zein egun, ordu eta lekuan izango den aurkezpen bakoitza.

Epaimahaia

Kulturnietaren saria banatzeko osatuko da epaimahaia. Ikuslearen saria, berriz, ikusleen puntuazioen bitartez erabakiko da.

Izen-ematea

Urtarrilaren 15ean hasiko da izena emateko epea, eta otsailaren 9an amaituko da. Izena emateko orria Lekaion, Gazte Informazio Puntuan eta webgunean lortu daiteke. Betetakoan modu ezberdinetan entregatu daiteke:

- Lekaion, Gazte Informazio Puntuan eta webgunean.

- 650 250 356 whatsapp zenbakian.

- gazteinformazioa@urnieta.eus helbidean.

Iruzkina Idatzi

Captcha image