URNIETA 2018-02-07 10:57

Kirol jarduera egokituak Urnietan

Aniztasun funtzionala duten haurrei jarduera anitzeko proiektuan parte hartzen laguntzeko hitzarmena sinatu du Urnietako Udalak Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioarekin.

Kirol jarduera egokituak Urnietan

Udalak hilero 85 euro emango dizkio Federazioari programan parte hartzen duten eta herrian erroldatuta dauden ume bakoitzeko. Proiektuak duen kostuaren %33 ordainduko du Udalak, hilean 50 euro. Gainera, hileko eta parte-hartzaileko 35 euroko beste kuota bat ordainduko du ezintasun aitortua duten adingabeak artatzeko programan. Jarduera anitzeko programa Allurralden egingo da ekainaren 30 arte.

Iruzkina Idatzi

Captcha image