INAUTERIAK 2018 2018-02-08 11:08

Inauteria igandera arte luzatuko dute Urnietan

Ostegunean eta ostiralean ikastetxe bakoitzak bere ospakizuna egingo du, eta larunbatean mozorro desfilea egingo dute San Juan plazatik Idiazabal kaleraino. Igande arratsaldean, bestalde, ospakizuna iragarrita dago Egape Ikastolako jolastokian.

[Egitaraua osorik]

Inauteria igandera arte luzatuko dute Urnietan

Ospakizun bakarra ez, bikoitza izango da aurtengo inauterietan. Mozorro desfilea, txaranga eta gazte bazkaria larunbatean izango dira. Huraxe izan da, orain arte Urnietako inauterietako ospakizun bakarra. Aurtengoan, behintzat, inauteriari bigarren eguna erantsi beharko zaio. Izan ere, sortu berri den Etxeberri plaza auzo elkarteak 'Etxeberriko inauteri festa' antolatu baitu. Estrainekoz egiten den festa 17:00etan hasiko da, eta jaia iragartzeko afitxan jarduera ugari iragarri dituzte: Desfilea, txokolate jatea, txistor jatea, mozorro lehiaketa eta musika saioa. Ospakizun horretan parte hartuko du Buruntzantzan batukada taldeak. Larunbatean ezinezkoa zaie parte hartzea, eta igandean arituko dira.
Euria eginez gero, igandeko ospakizuna Egape ikastolako jolastoki estalian egingo dute.

Iruzkina Idatzi

Captcha image