URNIETA 2018-03-10 10:15

Gazteentzako tailerrak apirilean Urnietan

Musika, marrazketa eta webguneak izango dira hizpide tailerretan. Apirilaren 6, 13 eta 20an izango dira tailerrak Gazte Informazio Puntuaren eta Ludotekaren eskutik. Izena emateko astelehenean, martxoak 12, zabalduko da.

Gazteentzako tailerrak apirilean Urnietan. Argazkia: Urnietako Gaztegunea.

Tailer gehiago Ludotekaren eskutik

Tailerrak 11:00etan hasiko dira, eta izena Lekaion edota Udalaren webgunean eman daiteke  martxoaren 12-16 bitartean.

Apirilak 3:

- Trakamatraka musika tailerra (Lekaio)

- Kimikarin zientzia esperimentuak (Lekaio)

Apirilak 4:

- Hodei Magoa, magia tailerra (Lekaio)

Apirilak 5:

- Sukaldaritza tailerra (Gaztelekua)

Apirilak 6:

- Tiritirantes Zirko tailerra (San Joan plaza). 16:30-18:30.

Musika tailerra

Apirilaren 6an izango da, Lappa musika taldeko kideekin

Musika taldea nola eratu kontatuko dute. Gainera, beraien istoriaren berri emango dute eta instrumentuak egongo dira musika pixka bat jotzeko (musika instrumentuak dituztenak eramatera animatzen dira).

Webguneak sortzen

Apirilaren 13an izango da Kode eskolaren eskutik

Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du.

Marrazketa tailerra

Apirilaren 20an izango da Judas Arrietaren eskutik

Judasek proposaturiko ariketa bat egingo da. Bertan izango dira horretarako beharrezkoak izango diren materialak.

Iruzkina Idatzi

Captcha image