URNIETA 2018-04-11 13:57

Altradik Pausokari eman dio "Palet solidarioaren hilabetean" bildutako dirua.

Altradi elkarte urnietarrak abenduan zehar eginiko “palet solidarioa” ekimenean jasoriko dirua beharra duen elkarteren bati banatzea erabaki du. Oraingo honetan, Pausoka elkarteari alegia.

Altradik Pausokari eman dio "Palet solidarioaren hilabetean" bildutako dirua.

Pausoka behar bereziko seme-alabak dituzten gurasoen elkartea da.  Bertan, behar bereziak dituzten haurren errehabilitazio kognitibo zein fisikoen tratamenduetan laguntzen dute eta 2012. urtetik  gaur egun arte bi elkarte hauek famili eta haurrei laguntzeko asmotan elkarlanean dihardute. Hau horrela, Eneko Martínez de Montoya pausokako lehendakariordea izan da Fermín Larrayozen eskutik txekea jasotzeko ordezkari lanak egin dituena.

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image