URNIETA 2018-04-13 19:11

250 urnietar behar dira ekainaren 10eko giza-katerako

Ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartuko dituen giza-kateari buruzko informazio karpa jarri du Gure Esku Dago-k Zaldundegi plazan. 250 urnietar behar dira giza-kateko 500 metro osatzeko. 21:00ak arte egongo da informazio karpa Zaldundegiko Plazan.

Urnietako Gure Esku Dago ekimeneko kideak.

Iker Elgarresta, Urnietako Gure Esku Dago ekimeneko kidea

"Ekainaren 10ean zer egingo den informatzeko ipini dugu karpa, herritarrak izena ematera etor daitezenGainera, Euskal Herriko herri guztien artean 2019 arrazoi bilatuko ditugu, herritarrok egin nahi ditugun aldaketak erakusteko".

Lander Cia, Urnietako Gure Esku Dago ekimeneko kidea

"Guztiok elkarrekin egin beharreko ekintza da giza-katea. Berdin da zein alderdi politikoetakoak garen, denok elkartu eta gure eskubideak aldarrikatu behar ditugu. Bestetik, ekainaren 10eko giza-katerako animatuko den jendearekin zerrenda bat osatuko dugu, eta kamiseta eta zapia erosteko aukera dago, zapia erabiliko baita giza-katea osatzeko".

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image