URNIETA 2018-04-13 11:51

EuskalPod jardunaldia, larunbat honetan

EuskaDigital, EuskoNet eta Udalak sustatuta, jardunaldi irekiak izango dira egun osoan zehar Lekaio kultur etxean. Doakoa eta irekia da interesa izan dezakeen ororentzat. Adituen topagune izan nahi du, erabiltzaile berrien erakusleiho.

Bideo jokoetan aditu eta aritu diren First person gamers taldeko kideak.

Gailu teknologikoei loturiko fenomeno berri gehienekin bezala, podcast delakoa ingeleseko adiera da. Wikipedian azkar batean topa daiteke definizioa: “Mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia” da. Zaletasunak partekatzeko eta jakinduria zabaltzeko baliagarria, nahieran kontsumitu daiteke. Antolatzaileek igorri duten oharraren arabera, adituen eta zaletuen arteko bilkura izatea nahiko lukete: “Podcast sortzaileen eta zaletuen arteko topagune bat izateko eta lagun berriak egiteko balioko du. Baita podcasta nola egin diren ikasteko ere. Grabazioak egingo baitira zuzenean, euskaraz nahiz gaztelaniaz”.

Egun osoan Lekaion
10:00 Harrera.
10:30 El chiringuito podcastero (zinema, bideojokoak...).
11:30 A la Velocidad Absurda
    (serieak, musika, filmak...).
13:00 Radio San Junipero (teknologia berriak).
14:00 Bazkaria.
16:00 Reflexiones de un Geek.
17:00  First person gamers (bideo jokoak).
19:00 Reto Friki & Marvelous (liburuak, komikiak).


ELIAS GOMEZ WordPress garatzailea

Datorren apirilaren 14an lehen Euskalpod jardunaldia egingo dute Urnietan, Euskadiko podcastingari loturikoa. Helburua podcastinga eta bere kontsumoa sustatzea da, egile eta zaletuen arteko bilkura izateko asmoz. Podcaster modura parte hartzera gonbidatu naute, eta zuzeneko emanaldia egiteko ohorea izango dut. 'Bilboko Geek (Internetekin zoratuta dagoena, ahal duen denbora guztia sarean murgilduta ematen duena) baten hausnarketak' izenburupean, teknologia horri zukua ateratzeko aholku errazak eskainiko ditut. Ikusle guztiei zuzenduta izango da, eta baita oso maila oinarrizkoa duenarentzat ere. Beraz, edozeinek entzun ahal izango du. Arratsaldeko 16:00tan hasiko da nire tartea.

Iruzkina Idatzi

Captcha image