URNIETA 2018-04-14 11:17

“Ondo nago, istripu larria izan nuen baina miraria gertatu zen”

Mendi Film Festival jaialdiko lan ezberdinak eskaini zituzten bart arratsean Saroben, eta bertan herritarren aurrean agerpena egin zuen Jokin Lizeaga mendi lasterkariak. Aitor Elduaien kazetariak gidatutako saioan, ikusleen omenaldia jasotzeko Lizeaga taula gainera igoarazi zuen. Lizeagak egunotan jasotako elkartasuna eskertzeko hitza hartu zuen:

Joan zen igandeko ezbeharrak hedabideetan eta trail munduan izan duen oihartzunaren jakitun da, eta hainbat adierazpen egin izanak on egin diola aitortu zuen: “Niri ondo etorri zait, barrenak hustu ditut. Pentsamendu guztiak askatzeko aukera eduki dut. Ondo nago, sorbalda apurtuta daukat eta ia seguru da ebakuntza egin beharko didatela baina, tira, osatuko naiz”.

Eskertza

“Sufritu arazi dizuedala jakin badakit. Animo uholdea jaso dut aste honetan, telefono mezu guztiei erantzuten saiatu naiz eta jakin badakit ingurukoei deitu edota nigatik galdetu diezuela. Eskerri asko guztiei. Ondo nago, espero dut mendiaz gozatzen jarraitzea eta aurrerantzean elkar ikusiko dugu. Mendian bada, hobeto!”. Txalo zaparrada jaso zuen urnietarrak. 120 lagun hurbildu ziren Mendi Film jaialdiko hainbat lan ikustera.

Iruzkina Idatzi

Captcha image