URNIETA 2018-04-14 10:41

Eguneroko zailtasunei iskin egiteko antzezlana Saroben

Cristina Torres urnietarraren sinadura eta zuzendaritza daraman 'La caja magica' antzezlana igande honetan.

Arizcuren, Torres urnietarra, Candial eta Palacio aktoreak igoko dira taula gainera.

Igandean

Apirilak 15, igandea. 19:00.

  • Lekua: Sarobe.
  • Zuzendaria: Cristina Torres.
  • Aktoreak: Marta Candial, Juncal Arizcuren, Consoli Palacios, Cristina Torres.
  • Argiztapena: Amagoia Suárez.
  • Produktore eragilea: Anabasa Kultur Elkartea.
  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Prezioa: 5 euro.

Salgai Saroben eta online (Urnieta.eus, Urnieta APP).

"Les Figuretes" konpainia, amateurra izateko, urte gutxiko epealdian ibilbide oparoa osatzen ari da. Cristina Torres urnietarrak idatzi eta zuzentzen baititu antzezlanak: "Vota a Mariasun" komedia (2014), "La boda de Raquel" komedia (2015), "La caja mágica" tragikomedia (2016) eta "Gatas" drama (2018).

Emakumeen eguneroko borroka

Zailtasunez beteriko egunerokotasuna aurki daiteke antzezlanean. Hauxe da obraren deskribapena, konpainiaren ahotik: " Etxeko eta familiako betebeharrak aurrera atera behar dituzte, eta ez hori bakarrik: lan-arloko erantzukizunak ere bere gain hartu behar dituzte. Depresioek, estresak edo antsietateak eragina dute emakume horiengan".

Iruzkina Idatzi

Captcha image