URNIETA 2018-05-14 13:00

Parte hartze prozesuaren emaitzak ostegunean Lekaion

Udalak, 2018ko aurrekontuaren 125.000 nora bideratu erabakitzeko eta erabaki hau herriak hartzeko, parte hartze prozesu bat egin du Urnietan. Prozesuari amaiera eman eta proposamenak herriari jakinarazteko bilera irekia egingo da ostegunean, maiatzaren 17an arratsaldeko 18:30etan Lekaion.

Parte hartze prozesuaren emaitzak ostegunean Lekaion

Udalak, 2018ko aurrekontuaren 125.000 nora bideratu erabakitzeko eta erabaki hau herriak hartzeko, parte hartze prozesu bat jarri du martxan. Parte hartzaileak 16 urtetik gorako Urnietarrak izan dira eta urtarrilaren 17tik otsailaren 11ra bitarte izan dute beraien proposamenak galdetegi baten bitartez aurkezteko epea.

Aurkeztu diren 157 galdetegietatik 142 galdetegi eman dira ontzat eta baztertuak izan diren horiek galdetegia behar bezala ez betetzeagatik izan dira.

Proposamenak onartu ondoren Udaleko lurralde saileko teknikariak proposamenak aztertu eta presupuesto horren barruan egitea posible izango liratekeenak aukeratu ditu. Hau horrela, prozesuari amaiera eman eta proposamenak herriari jakinarazteko bilera irekia egingo da ostegunean, maiatzaren 17an arratsaldeko 18:30etan Lekaion.

Iruzkina Idatzi

Captcha image