URNIETA 2018-05-15 10:45

Lourdes Iriondo musika eskolan matrikula zabalik bihartik aurrera

Bihar hasi eta maiatzaren 25era bitartean egongo da zabalik matrikula egiteko epea Lourdes Iriondo musika eskolan. Eskaintza zabala dute: musika tailerra, musika hizkuntza, espezialitateak eta instrumentu taldeak. 

Lourdes Iriondo musika eskolan matrikula zabalik bihartik aurrera. Argazkia: Urnietako Udala.

Eskaintza zabala

  • Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urteko haurrentzako saioak. Musika eta mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean.
  • Musika hizkuntza: edozein partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko erreminta. Astean ordubeteko bi saio.
  • Espezialitateak: eskusoinua, pianoa, elizako organoa, trikitixa, panderoa, biolina, klarinetea, tuba, bonbardinoa, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Astean ordu erdiko saio bat.
  • Instrumentu taldeak: instrumentua urte batez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango du.

Funtzionamendua eta zerbitzuak

  • Ebaluazioa: ikasleak bi txosten jasoko ditu, bata otsailean eta bestea ekainean.
  • Kontzertuak: otsailean eta ekainean eskainiko diren bi kontzertuez gain musika jarduera desberdinak egingo dira.
  • Instrumentuen mailegua: ikasleek instrumentuaren mailegua eskatzeko aukera dute.
  • Ikasketa gelak: ikasleek ikasteko gelak izan ditzakete.

Ekainean zehar jakinaraziko da ikaslea onartua izan den ala ez. Jakinarazpena jaso eta 10 egunen buruan interesdunak ez badu adierazten plazari uko egiten diola, lehenengo kobrantza egingo da. Kobrantzak matrikula eskaeran adierazitako kontuan kargatuko dira. Lehenengo kobrantza 50 eurokoa izango da, kuotaren gainerakoa irailetik maiatzera izango diren 9 hilerokotan egingo da.

Eskaera inprimakia bete eta musika eskolan bertan edota Lekaion entregatu beharko da ondorengo ordutegian:

  • Musika eskolan astelehenetik ostiralera 07:30etatik 14:30etara.
  • Lekaion astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara / 16:00etatik 18:00etara (ostegun arratsaldetan itxita).

Iruzkina Idatzi

Captcha image