URNIETA 2018-05-17 12:53

Parte-hartze prozesuaren berri emateko bilera irekia, Lekaion

Urtarrilean abiatu zuten parte-hartze prozesuaren emaitza ostegun honetan aditzera emango du Udalak.

Parte-hartze prozesuaren berri emateko karpak ipini ziren herrian zehar. Argazkia: Urnietako Udala.

2018ko aurrekontutik 125.000 zertara bideratu erabakitzeko parte-hartze prozesua martxan jarri zuen Udalak urte hasieran. 157 galdetegi jaso zituzten denera, eta horietatik 142 galdetegi ontzat eman zituzten. Geroztik, onartutako horiek guztiak aztertzen aritu dira Udaleko Lurraldea saileko teknikariak. Besteak beste, adierazitako  proposamenak aurrekontuan sar daitezkeen edo ez aztertu dute. Prozesuari amaiera eman eta aukeratutako proposamenak jakinarazteko bilera irekia deitu dute, ostegun honetarako.

18:30ean, ostegun honetan
Argibide guztiak eskainiko dituzte Lekaion, ostegun honetan. Udalak herritarrei bertaratzeko deia luzatu die.

Iruzkina Idatzi

Captcha image