URNIETA 2018-06-08 11:29

Dantzariek Idiazabal kalea hartu zutenekoa

Asteburuko eguraldiaren aurreikuspena onena ez bazen ere, eguzkipean igaro zen Urnieta Dantzan jaialdiko atalik garrantzitsuena. Goizeko kalejira eta San Juan plazako, Idiazabal kaleko eta Plazido Muxika plazako saioak bikain irten ziren.

[Argazkiak]

Txanbolin txistulari taldeko kideen atzetik, Egape dantza taldeko kideak.

Jaione Jauregi jaialdiaren antolatzaileetakoak balorazio oso positiboa egin du: “Eguraldiak lagundu zuen, beraz egun paregabea izan zen”.  Gainera, hasierako helburuak martxan jarraitzen dutela gaineratu du, urtean zehar ikasitako guztia kalera ateratzeak duen indarra azpimarratuz. Zazpi urtetik gorako gazteak izan ziren Idiazabal kaleko desfilean parte hartu zuten dantzariak. Ondoren dantza gehiago ikusi ahal izan zen San Juan plazan eta Plazido Muxika plazan. Adin guztietako dantzariak ikusteko aukera izan zen, larunbatean. Jaialdia ez zen eguerdiko saiora mugatu, jaiak arratsaldean ere jarraipena izan zuelako. Arratsaldean Muramendiarazen saio gidatua eta Jaiki Hadi musika taldearen ikuskizuna izan ziren. Erromeriarekin amaitu zen eguna, Zubitxo plazan.

Kalea dantzari eta txistulariena

Iruzkina Idatzi

Captcha image