URNIETA 2018-09-10 11:05

Auto klasikoen ibilaldia ospatuko da igandean Urnietan

Xoxoka Motor Kirol Klubek antolatuta, auto klasikoen ibilaldia ospatuko da igandean hirugarren urtez. 25 urte baino gehiago dituzten autoak egongo dira ikusgai. 09:00etan hasiko da ekitaldia, eta ibilaldiari eguerdian ekingo diote. Guztira, 70 kilometroko ibilaldia izango da. Bazkaria ere egingo da, eta izena emateko azken eguna asteazkenean amaituko da.

Irailaren 16an ospatuko da hirugarren auto klasikoen ibilaldia Urnietan. Argazkia: Urnietako Udala.

Antolatzaileek markaturiko bataz besteko abiaduran jarraitu beharko dute ibilbidea parte-hartzaileek. Kronometraje puntuetan zehazturiko denboretara gehien gerturatzen denak irabaziko du proba. Ekitaldia 9:00etan hasiko da Idiazabal kalean egingo diren egiaztapenekin. Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera ibilaldiari.

Bazkaria

Oianume jatetxean izango da bazkaria, eta menuak 29 euroko kostua edukiko du. Joateko izena eman behar da asteazkena, irailak 12, baino lehen telefono zenbaki honetan: 634 524 436. Sari banaketa bazkalostean egingo da.

Iruzkina Idatzi

Captcha image