URNIETA 2018-10-25 11:34

48 orduko kirol erronka asteburu honetan, Pausoka elkartearen alde

Behar bereziak dituzten haurren Pausoka elkarteak urriaren 26tik 28ra asteburu osoko ekitaldiak antolatu ditu. Egitarau osotik kirol erronka nabarmendu behar da.

Xabier Salillas korrikalaria.

Pausokak iragarri duenez, "Xabier Salillas korrikalaria, 48 ordutan zehar, zinta baten gainean oinutsik arituko da martxa eginez. Esfortzu erraldoiaren inguruan ekintza desberdinak antolatuko ditugu gure elkartea ezagutarazteko eta laguntzeko". Puzgarriak, tonbola, jokoak, zumba…, Hernaniko Atsegindegi plazan ekitaldirik ez da faltako. Asteburuko hitzorduak ostiralean 18:00tan hasiko dira, probaren hasierarekin batera.

Salillas lehendik ere proba handiak egindakoa da. 2013an Hernani Wukrorekin ONG-GKEren alde astebetean 700 kilometro egin zituen, egunez egun 100 kilometroko etapak betez. Orduko hartan hernaniar askoren laguntza izan zuen.

Iruzkina Idatzi

Captcha image