URNIETA 2018-10-30 13:29

Bake eta bizikidetza jardunaldien hasiera

Azaroaren 20ra bitarte lau saio ezberdinetan bakea eta bizikidetza hizpide izango dute Urnietan. Ikus-entzunezkoa, antzerkia, hitzaldia eta kafe tertulia saio bana iragarri dituzte. Gaurkoan lehena, "S(u/a)minetik bakera" ikuskizuna. Abiapuntua Olatz Etxabe (Batallón Vasco Español-ek eraildako Iñaki Etxaberen alaba) eta Sandra Carrasco (ETAk eraildako Isaias Carrascoren alaba) dira. 19:00tatik aurrera Lekaion, euskaraz eta gaztelaniaz.

Hemeroteka, Aiurri:

Bake eta bizikidetza jardunaldiak hastear dira

Iruzkina Idatzi

Captcha image