URNIETA 2018-11-08 12:17

Oianumeko Sagardo Txapelketa Etxeberria sagardotegiak irabazi zuen

DIVA Pentsuak eta Oianume sagardotegiak antolatuta, urriaren 26an egin zen Oianumeko VI. Sagardo Txapelketa. Ordurako, udazkenak negu itxura hartua bazuen ere, 50 lagunek hartu zuten parte afarian eta epaile lanetan. Beste txapelketetan egin moduan, honetan ere, afaltzera bertaratzen diren lagunak izaten baitira epaile lanetan aritzen direnak.

Etxeberria sagardotegiak jantzi zuen txapela.

Oianumera bertaratutakoek Astigarraga, Hernani, Urnieta, Aduna eta Abaltzisketako hamar sagardotegietako sagardoa dastatu eta epaitu zuten, arrain zein haragiz ondo hornitutako afarian zehar.

Afalostean eman zen ezagutzera txapelketaren emaitza. Astigarragako Etxeberria sagardotegiak jantzi zuen txapela, 355 punturekin. Bigarren, herri berezko Lizeaga sailkatu zen, 340 punturekin. Hirugarren, Hernaniko Elorrabi izan zen, 332 punturekin. Nabarmentzekoa da antolakuntza bikaina, afariari zein txapelketari dagokionean, puntuazioan ondoena ibili zena sarituz eta abar. Badu etorkizuna txapelketa honek!

Iruzkina Idatzi

Captcha image